Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiNor ari da adar artean karranka?
Eta nor dago zuhaitzean ezkutatuta?
Nori ez zaio gustatzen leihoetatik begiratzea? Liburu honetan, pila bat leiho daude, zein baino zein harrigarriagoak… Baina kontuz, itxurak engainagarriak izan daitezke eta!
Beldurrezko ipuinotan irakurleak lauso ikusiko du naturaren eta naturaz gaindikoaren arteko muga. Zer ari da gertatzen? Amesgaiztoa ote da? Erokeria? Hilketa?
Pertsonaiek egiazko nortasuna dute. Iragana dute. Traumak bizi izan dituzte.
Gurasoentzat seme eredugarria zen Julian: garbia eta txukuna, ez zen inoiz haserretzen, eta txintik atera gabe egiten zuen esandako guztia.
Gure barruan dabiltzan kontu ttikiak handitu ez daitezen, hobe izaten da nolabait kanporatzea. Arazotxo eta kezka horiekin deseroso sentitzen gara askotan, eta ez dugu jakiten zer egin, arduratzen gaituzten buruhauste horietatik askatzeko eta libre sentitzeko.
Txizalarri naizenean, nola eutsi datorrenari? Baina amak ez dit ulertzen. Zergatik ote da? Lagunek ezin dute ulertu gol erraz bat huts egitea. Baina zergatik? Aitonak ezin du ulertu logelan ni bakarrik gustura egotea. Zergatik ote?
Berritsusauroak ibilaldi bat egingo du basoan, eta hamaika gauza ditu esateko txangoari buruz. Egia esan, badu beti zer esana gauza guztiei buruz!
Besarkadasauro txikiak dilema bat du: Nola lortuko du lagunek eztabaidan eta borrokan ez ibiltzea? Edozer gauza egiteko prest dago, eta amak beti esaten dio besarkadak direla onena. Lortuko ote du dena lasaitzea?
Egunkarietan agertzen den pertsonaia famatua ez izan arren, Mararentzat aita da munduko pertsonarik miresgarriena. Hain da berezia eta hain daki gauza asko. Elkarte misteriotsu bateko ohorezko kide ere bada, gainera.
Partida bakarra falta da. Final handia! Prestatzeko, Harrikoskorren taldea Apolousera joango da, harmoniaz betetako planeta lasaira. Ezin hobea izango da erlaxatzeko. Bai erlaxatu ere! Galaxiako Gamerren aurkako topaketaren data ahaztu zaie, eta finala galtzear daude, jokatu ere egin gabe.
Bizitzan, bi gehi bi ez da beti lau izaten. Bestela, galdetu Diegori: Roberto delako hori gelara iritsi zenetik, Diegoren bizitza domino piezak bezala ari da jausten.
Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, bai baitaki Maitane, lagun minena, han aurkituko duela. Neskak berehala susmatzen du, ordea, zerbait ezohikoa.