Libros y cuentos infantiles
Filtrar
CerrarXarliri ez zaio aukeratzea gustatzen. Inoiz ez daki zer jan, zer arropa jantzi, edo oheratzeko garaian argia itzalita edo piztuta utzi. Horregatik, bere urtebetetze egunean, oparia aukeratzeko arazo berbera du.
Xia Tenzinek, munduko mendirik altuenetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ikusi eta ez du aitaren berririk.
Liburu honetako animaliei behatu eta entzuteaz gain, zenbatu egin dezakezu zenbat aldiz egiten duten zaunka, marru, bee, irrintzi... Gogoan hartzeko gai izango al zara?
Martetarrak 1969an etorri ziren lehenengo aldiz Zarautzera. Orain, 2019an, 50. urteurrena ospatu nahi dute, 10.000 martetar txiki 500 espazio-ontzitan ekarriz eta Zarauzko etxeetan ostatu hartuz. Horrez gain, beste lau ama-ontzi erraldoi ekarriko dituzte, Zarautz munduko hiriburu bihurtuz.
Gustatzen zaizkizu urtebetetzeak?
Burgiri bai. Baina badirudi lengusu bikiek festa hondatuko diotela.
Hauxe naiz ni, hauxe zara zu. Berdinak zu eta ni, desberdinak ni eta zu. Gutako bakoitzak geure-geureak ditugun ezaugarri ezin dibertigarriagoen ospakizun alaia.
Denok dugu gurariren bat. Zuriñek beltza izan nahi du, bere auzunera etorri berri den neskatila hori bezain beltza. Agian bere ikasgelara etorriko da. Horregatik bera eta bere familia ezagutu nahi ditu, bere laguna izan nahi luke eta bere ametsak hari kontatu.