Libros y cuentos infantiles
Filtrar
CerrarKarlotari txikia izatea gogaikarria iruditzen zaio eta arazo handiak ekartzen dizkio; baina plan bikaina du! Bere helburua: ikasturtea errepikatzea tamaina bertsuko ikaskideekin egoteko. Ahaleginak eta bi eginda ere, ikasle ona baita, ez ditu azterketak suspenditzen.
Bero egiten du, baina Kimuk nahiago du tximeleten atzetik korrika eta haiekin jolasean ibili lagunekin uretara sartu baino. Iseka egiten diote lagunek, baina berdin dio; Kimuk ez du haien beharrik, aski baitu tximeletekin.
Zirku Mundiala erre egin da eta Kiki, bertako txinpantzea, ihesi joan da kaleetan zehar, klinika bateko ateak ikusten dituen arte. Barrura sartu eta han hasten da Kikiren esperientzia berria. Eneko, operatuta dagoen mutiko baten gelan ezkutatzen da.
Ba al dakizu triku batentzako oparirik okerrena zein den? Edo nola lortzen duten lehoien ile-apaintzaileek ihes egitea? Esan dezakezu zergatik ez dagoen barraskilo hanburgesarik? Presta zaitez txiste bilduma handia izateko; behin eta berriz kontatuko dituzu.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.
Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek bere mundua erakutsiko digu: etxea, kalea, eskola… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Zentzumenak oso garrantzitsuak dira Txominen egunerokoan.
Begiekin, belarriekin, sudurrarekin, mihiarekin eta eskuekin inguratzen duen mundua ezagutzeko aukera du.
Izan ere, gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko!
Bizitza osoan izaten dugu lagun gure gorputza. Horrexegatik, oso garrantzitsua da ezagutzea, eta zaintzen eta mimatzen ikastea. Txominek berea erakutsiko digu burutik hasi eta oinetaraino!
Txomini izugarri gustatzen zaizkio ibilgailuak. Bizkorrak: suhiltzaileen kamioia eta poliziaren autoa; mantsoak: traktorea eta zabor-bilketako kamioia adibidez; baina baita maizago ikusten ditugunak ere: autoak edo motorrak. Den-denak gustatzen zaizkio!
Gaur, Txominek Dinosauroen Museoa bisitatuko du gurasoekin. Dinosauroei buruz den-dena jakin nahi du! Han, arkeologoen lana eta animalia zirraragarri haiek nolakoak ziren ikusiko du. Etxean, Katalinekin eta Alirekin batera egingo du jolas benetako dinosauroak balira bezala. Grrr!
Urtaroek kolorez bete dute urtaroak Txominekin! Udaberrian, natura esnatu eta guztia berriro jaioko da. Udan, bero egiten duenean, Txominek eguna aire librean ematen du.