Libros y cuentos infantiles
Filtrar
CerrarNazioarteko Espazio Estazioa (ISS), planetak, izarrak, robotak... astronautekin batera arakatu nahi? Igo espazio ontzira, eta ekin aurkikuntzez beteriko bidaiari!
Zer ikusten da teleskopio batean? Zergatik flotatzen du denak? Tira egin azal-hegaletatik eta bidaiatu espazio ontzian, misio espazial batean bizitza nolakoa den ezagutzeko!
Emiliano aldizkariak eta egunkariak irakurriz saiatzen da mundua ezagutzen, eta beti haserre amaitzen du gerrek sekula ez dutelako akaberarik.
Armiarmei buka dakieke armiarma sarea? Dinosauroek egiten zuten doministikurik? Zein da Lurrean egindako zulorik sakonena? Galdera eta erantzunen bilduma bat da hau, ilustrazio dibertigarriz eta adituek balioztatutako informazioz betea.
Nork eskatu ditu baserriko ogi mamitsuak? Eta marrubi zaporetsuak? Banaketa hastera doa! Gastoni eta dendariei lagundu nahi?
«Herensugeak? EZ DA halakorik», esaten diotenean ezin du sinetsi. Baina agertzen badiraliburuetan eta filmetan! Argi dago, frogak aurkitu beharko ditu benetakoak direla ziurtatzeko.
Hartz Txikik eta Hartz Handik herria bizirik mantendu nahi dute. Eta zuek? Goazen herriko janari denda, parkea edota jostailu denda alaitzera!
Etxeko txikienen hizkuntzaren garapena eta konfiantza sustatzeko liburu aparta, bai eta kalitatezko denboraz gozatzeko ere!
Clearwater Ikastetxe bitxiak arrano bat dauka zuzendari. Bertan, ikasleek gizaki itxuratik animalia itxurara aldatzen ikasten dute, eta haietaz ezer ez dakien munduan bizitzeko prestatzen dira. Nortzuk dira benetan izaki metamorfiko hauek?
A Gandia, Isabella vivia. Era una jove tan delicada, que amb un caramel s’ofegava. De puntetes caminava, i d’un bufit queia a terra. Era la delicada de Gandia. Fins que un bon dia, de matí, al cap li caigué un pètal de gesmil...
Hartzatxok, Sagutxok eta Txakurtxok oso gogoko dituzte ibilgailuak. Ezagutu haiekin batera zer zirraragarriak diren!
Jolas egiteko ordua! Lagundu Hartzatxori, Sagutxori eta Krokodilotxori eguneroko jolasetan eta ikusi zer izen duten haien jostailuek.
Hartzatxo, Txerritxo eta tximinoak gose dira! Ikusi haiekin batera zuk ere jaten dituzun elikagaien izenak.