Libros juveniles en euskera
Filtrar
CerrarPartida bakarra falta da. Final handia! Prestatzeko, Harrikoskorren taldea Apolousera joango da, harmoniaz betetako planeta lasaira. Ezin hobea izango da erlaxatzeko. Bai erlaxatu ere! Galaxiako Gamerren aurkako topaketaren data ahaztu zaie, eta finala galtzear daude, jokatu ere egin gabe.
Bizitzan, bi gehi bi ez da beti lau izaten. Bestela, galdetu Diegori: Roberto delako hori gelara iritsi zenetik, Diegoren bizitza domino piezak bezala ari da jausten.
Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, bai baitaki Maitane, lagun minena, han aurkituko duela. Neskak berehala susmatzen du, ordea, zerbait ezohikoa.
Polizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz.
Caragen begietako distiraren atzean milaka urtetako sekretua dago: metamorfikoa da. Puma gisa hazi zen, baina orain gizakien artean bizi da beste edozein ume bezala.
Hiriko bizitza ez da erraza bera moduko izakientzat.
Mikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan.
Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.
Jaime Ostolazari ez zitzaion burutik pasa emakume eder hark bere apartamentura igotzeko gonbit egin behar zionik. Are gutxiago, txora-txora eginik etxera itzuli zenean, emaztea hilik aurkitu behar zuenik.
Abandonaturiko dorretxe misteriotsu bat, burutik egindako marinel zahar eta kondairazalea, San Joan suaren magia, mamu uluak... Andonik eta bere lagunek ikaragarrizko abentura izango dute.
Bizilagun batek bere tximinia garbitzeko eskatzen dio Galtzerdiri, eta, horretan ari dela, izugarrizko ezustekoa hartzen du mutikoak: uso baten eskeletoa aurkitzen du, eta haren hankari lotuta, kodean idatzitako mezu bat.
Garai nahasietan, indartsuenek bakarrik irauten dute bizirik. Crey Gauerdiko Begiak bere patua aukeratu beharrean dago: biktima edo heroia.
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak.
Laura marrazkigile gazteak bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bitxi bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena.