Libros juveniles en euskera
Filtrar
CerrarParvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian.
Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da egoera berrira egokitu beharko duelako, ikastetxe desberdinean eta beste lagun batzuekin.
Giharrak, hezurrak, odol sistema edo nerbio sistema... Begiratu giza gorputzaren barrualdeari eta deskubritu haren sekretu guztiak formatu handiko liburu harrigarri honetan!
[—Nolanahi ere, Argiñe, badakit gauza hauek kontuz esatekoak direla, baina nik entzun dut zure aita ote den ama utzi duena, edo, horrelako zerbait. Zure aita bere lantegiko neskaren batekin liatu ote den edo, esaten dute kalean...]
Amaia unibertsitateko lehen mailako ikaslea da. Deustun ibiltzen da bere ikaskide eta lagunekin, bizimodu arrunta eginez. Halako batean, bere baitan eta bere inguruan egoera arraroak sumatzen hasiko da. Bizitza erabat aldatuko da.
Dragoiak antzinako ametsen iruditerian bezain presente daude gaur egun bideojoko, film eta telesailetan... Boteretsuak eta babesleak, naturarekiko eta miragarria denarekiko dugun lotura irudikatzen dute.
“Gasolindegiko neska zen. Gorputza manta zahar batean bilduta zeukan, dardara bizian. Hotzak ez ezik beldurrak eraginda, nik uste. Manta azpitik haren hanka biluziak agertzen ziren, Helenaren txapinak bistan geratuz.
Detektibe Nobelaren Adiskideen Klubak Maria Mayo kontratatzen du Liburutegi Nazionalean “Topaketak krimenarekin” izenarekin egingo den hitzaldi zikloaren berri emateko. Baina jardunaldi batean hizlari baten hilketa saioa gertatzen da, Ernest Buck idazlearena.
Shaka mutikoak eta haren lagunek igerilari handiak izan nahi dute Tokioko Joko Olinpikoetan irabazteko, 1964an. Horregatik jo eta ke entrenatzen dute Ibai Gorriko uretan.
Salamancako ikastetxe zahar batean fantasma bat dabilen susmoa sorrarazten dute gertaera harrigarri batzuek.
A8 1 androidea naiz eta ilargira eraman nahi zaituztet, abentura zirraragarriak bizitzera. Ilargiko Beta hirian Amaia, Meri, Dorian eta Anghelo neska-mutikoak nirekin bizi dira, eta zeregin garrantzitsu bat daukagu bertan: Lurra espaziotik etor daitezkeen arriskuetatik babestea.